 |
Aurten ere, Kontsumoa eta Bizi-Kalitateari buruzko VI. Jardunaldiak era arrakastsuan ospatu egin ziren, non Eusko Jaularitzako Kontsumo eta Segurtasun Industrialaren Zuzendaria, Ruben Mendiola jauna eta Bilboko Udaleko Osasun Zerbitzua eta Kontsumo arloko Zinegotzi Ordezkaria, Sabin Anurita Pomposo jauna izan ziren hasiera eman ziotenak. AB Group Madrid-eko Ordezkaria, Adrián Piera jauna entzuteko aukera izan genuen, nork kontsumo munduko bitartekoari buruzko oso ikuspuntu zuzena eskeini baitzigun. |
Bitartekotza horrela definitu zuen: prozesu bat da, zeinaren bidez hirugarren pertsona batek, adindua eta neutrala, bi persona edo gehiago laguntzen du gaztaka bati irtenbidea bilatzeko. Etapa desberdinetan antolaturiko prozesua da, non guztiak garrantsitzuak diren: baten batek huts egiten badu, egindako ahalegin guztiak bertan behera gera daitezke.
UCE-ko kidea eta abokatua, Luis María Corderok hegazkin bidezko bidaiei buruz berba egin zuen. Izan ere, kontsumitzaileentzat arazo gune garrantzitsua izaten baita. Jazoera nabarmenen artean, over booking-a, hegazkinen atzerapena, indargabetzea, ekipajearen galera eta min moralak aipatu zituen, besteak beste. Over booking-ari buruz, araudiak onartzen duen teknika dela azaldu zigun: hegazkinak dituen baino jezarleku gehiago saltzean datza. Teknika hau erabiltzeagatik 250 eta 600 euro bitarteko ordainak izan daitezke. Hegaldi batek atzeratze bat izaten badu, Europar Batasunak ez du arreikusten inolako kalte-ordainik baina aireko konpainiak derrigortuak daude haien bezeroei kalteak ordaintzeko, salbu ezinbeste, adibidez, eguraldi faktoreak direla eta.
Grupo Eroski Elkargoaren argitalpen elektronikoen arduraduna, Iker Merchánek bere parte-hartzean kontsumitzailea informatzeko Internet-en garrantzia erreminta bezala azalarazi zuen. Internet-a gure gizartean jadanik ezagutu eta erabiltzen da erosketa eta ordainketa bitarteko bezala, mesfidantza gogorra oraindik mantentzen bada ere, gutxitzen doaz. Ikerrek Internet-en bidezko salmenta eta erosketaren abantail handiak nabarmendu zituen baina baita azpimarratu zuen ere zenbait desabantail, “pishing” izenarekin ezagutzen dena, alegia. Informatika teknika bat da: honen bidez, web orrialde bateko identitate kopia faltsua erabiltzen da, iruzurrezko era batez, pertsonen datu konfidentzialak lortzeko eta erabiltzeko (pasahitzak eta banku klabeak, kreditu txartelak eta banku korronteko zenbakiak, etabarrak). Ikerrek aholkatu zigun zenbait posta elektronikoekin kontuz ibiltzeko eta inoiz ez erantzutea, nahiz eta banku entitateen logotipoa edota sinadura agertu. |