Actividades Euskal Astea en UPV
Iñaki Perurena eta semea
Iñaki Perurena eta semea
Iñaki Perurena eta semea eta Trikitixa
Txistulariak
Mikel Saralegi eta Trikitixa
Mikel Saralegi eta Trikitixa
XII Euskal Astea

2008ko apirilaren 15, 16 eta 17an Leizaola Elkarteak “XII. Euskal Astea” antolatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campusean. Izena ondo adierazten duen bezala, Euskal Astearen bidez Euskal nortasunaren ondarea gaztei gerturatu nahi zaie, eta helburu hau lortzeko, herri kirolen emanaldiak, txistulariak, kale antzerkia, trikitilariak,… landutako emanaldiak eskaini dira bi goizeetan zehar. Adierzpen hauekin batera, arratsaldean Mintegiaren hitzaldi eta mahai inguruak ehun lagun inguru batu dituzte Bilbon kokatuta dagoen Bizkaiko Batzar Nagusiko Hitzaldi Aretoak.

Mintegian gai mamitsuak landu dira, horien artean, Emilio Olabarriak Lehendakariaren auzipetzearen inguruan eskaini zuen hitzaldia goraipa daiteke.  “Justiziaren politizazioa ala politikaren judizializazioa?” izan zen hitzaldiaren izenburua, eta arreta handiarekin jarraitu zituzten han esandakoak zuzenbide fakultateko ikasle talde batek.

Apirilaren 15 eta 17an, Leioako Campusean herri kirolak izan ziren nagusi. Apirilaren 15ean Iñaki eta Inaxio Perurena harri altxatzeari ekin zioten, hori bai, trikitilarien doinu alaiez lagunduta. Ez zen lan makala hura, ez, baina ikasleek ere harria altxatzeko gogoa edo indarrak Perurena famatuarekin neurtzeko irrikitan egongo ziren edo, gazte talde batek ausardia adieraziz, harria altxatzeri ekin zion, hori bai, Iñaki eta Inaxioren laguntzarekin eta aholkuak jarraituz. Noski, beraientzat bereziki eramandako harriak ziren horiek, pisu gutxigokoak, baina ez pentsa, denek ezin izan zuten leporaino harria altxatzerik izan. Apirilaren 17an, berriz, Mikel Saralegik hartu zuen bere gain herri kirolen emanaldiaren ardura, arrakasta ere lortuz.

Mikel Bilbaok eramandako txitu eta danbolinak gogor egin zuten lan campuseko zirriku guztietan, kalejira bikaina eskainiz. Bitartean, antzezlari talde batek hainbat sketch-en bidez gaztei Euskara erabiltzera lagundu nahi zieten, hori bai, Ukan birusen pin, txapa, eta ETBko boligrafo urdinak banatzen zituzten bitartean.

Apirilaren 15ean, arratsaldeko 17etan, Bilboko Batzar Nagusietan Jon Urrutiak, IVAP-HAEEko Zuzendariak, hasiera eman zion XII. Euskal Astearen Mintegiari. Ondoren, Joseba Lozano Santos, Eusko Jaurlaritzako Administrazioen Hizkuntza Normalizaziorako Zuzendaria eta Juan Isasi Urdangarin, IVAP-HAEEko Zuzendariordea hartu zuten parte, IVAPek administrazioan euskararen normalizaziorako abian dituen neurriak azalduz.

Ondoren, Juan Antonio Zarate eta Rafaela Romero, Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakariek hartu zuten parte. Ehun bat lagun erakunde hauek sakonean ezagutzeko aukera izan zuten.

Erramun Osa, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Koordinazio Zuzendaria, Karmelo Uriarte, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko kidea, Emilio Olabarria, eta Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkarietaz (EHAK ezik) osatutako mahai ingurua osatu zuten XII. Euskal Aste honetako egitaraua.

DESCARGAS AUDIO